Toliman (Kolonbia) eta Euskadin indarkeria matxistaren aurka borrokatzen duten erakundeen eta kolektiboen sare transnazionala.
Topaketarako eta lan traznazionala egiteko gunea gara. Euskadiko , bai Tolimako (Kolonbia) elkarten artean, talde eta emakume feministak konektatzea bilatzen duena, sare birtual eta presentzial baten bidez, elkar ezagutzeko, esperientziak trukatzeko, edukiak lantzeko eta ekintza transnazional bateratu bat abian jartzeko.
Sare hau 2022an hasi zen martxan, eta gaur egun honako erakunde hauek osatzen dute:
Elkarrekin laguntzeko eta hazteko sortutako espazioa da hau. Hemen aurkituko dituzu gure esperientziak inspiratzen, lotzen eta indartzen dituzten bideoak, baliabideak eta testigantzak.
Toliman (Kolonbia) eta Euskadin indarkeria matxistaren aurka borroka egiten duten elkarteak biltzen dituen ekimena da SORTZEZ SAREAN. Bideo hauen bidez, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzaren alde egunez egun lan egiten dutenen ekintza zehatzak ikusarazi nahi ditugu. Arabako Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Basauriko Udalaren lankidetzarekin.
toliman (Kolonbia) eta Euskadin indarkeria matxistaren aurka borroka egiten duten elkarteak biltzen dituen ekimena da SORTZEZ SAREAN. SEMILLAS DE AMORk, Kolonbian, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzaren alde egunez egun lan egiten dutenen ekintza zehatzak ikusarazten ditu. Arabako Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Basauriko Udalaren lankidetzarekin.
Toliman (Kolonbia) eta Euskadin indarkeria matxistaren aurka borroka egiten duten elkarteak biltzen dituen ekimena da SORTZEZ SAREAN. ARTE Y TAMBORA FUNDAZIOAK, Kolonbian, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzaren alde egunez egun lan egiten dutenen ekintza zehatzak ikusarazten ditu. Arabako Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Basauriko Udalaren lankidetzarekin.
Toliman (Kolonbia) eta Euskadin indarkeria matxistaren aurka borroka egiten duten elkarteak biltzen dituen ekimena da SORTZEZ SAREAN. ALIANZA PÚRPURA FUNDAZIOAK, Kolonbian, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzaren alde egunez egun lan egiten dutenen ekintza zehatzak ikusarazten ditu. Arabako Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Basauriko Udalaren lankidetzarekin.
Sareko sororitatea 2025ean elkartu zen, indarkeria matxistaren aurkako borroka ikuspegi transnazionaletik ikusarazteko. Aurten profesionalak eta lan-esperientziak elkartzea lortu dugu, bai Tolima – Kolonbian, bai Euskadin, Katalunian edo Madrilen, eta horiek indarkeria matxistaren eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak prebenitzeko, artatzeko eta erreparatzeko egiten duten ahaleginaren zati bat azaldu digute. Sareko Sororitateak hiru urte daramatza elkarrekin hazten eta, gaur egun, Kolonbia Euskadi, Bizitu Elkartea, Aldarte, Wayra Elkartea eta Mujeres en la Diversidad biltzen ditu Euskadin; eta Tolima – Kolonbiak Yapawayra Fundazioa, Espiral de Fuego, Casa Dulima eta Alianza Púrpura Fundazioa ditu. 2025eko jardunaldi presentzialean, Bilboko Udalaren, Basauriko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesa izan dugu; eta hurbilagotik partekatu ditugu Aldartek Hegoaldeko hainbat herrialdetan aurreratzen duen LGTBIfobiari buruzko ikerketaren emaitzak; ikuspegi islamikotik genero-indarkeriara hurbildu gara; «tximeleten taupadak» izeneko konponketa-proiektua entzun dugu, eta sortze eta eraldatze sarea eraikitzera hurbildu gara, Tolima-Kolonbia landa-eremuko emakumeekin. Helburu asko ditugu lortzeko, baina badakigu bide egokian gaudela. Gora Borroka Feminista!
Toliman (Kolonbia) eta Euskadin indarkeria matxistaren aurka borroka egiten duten elkarteak biltzen dituen ekimena da SORTZEZ SAREAN. Esparru horretan, Basauriko (Bizkaia) ASOCIACIÓN MUJERES EN LA DIVERSIDAD elkarteak emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko aurrera daramatzan ekintzak ikusarazten ditu. Arabako Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Basauriko Udalaren lankidetzarekin.
Toliman (Kolonbia) eta Euskadin indarkeria matxistaren aurka borroka egiten duten elkarteak biltzen dituen ekimena da SORTZEZ SAREAN. Esparru horretan, ASOCIACIÓN DE MUJERES JÓVENES MUSULMANAS – BIDAYA, de Bilbao – Bizkaia elkarteak emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko aurrera daramatzan ekintzak ikusarazten ditu. Arabako Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Basauriko Udalaren lankidetzarekin
Basauri – Bizkaian egindako jardunaldien laburpen-bideoa. Bertan parte hartu dute Indarkeria Instituzional Matxistaren Behatokiak (Bartzelona), Suaren Espiral Elkarteak (Kolonbia) eta adin goiztiarreko prebentzio-jardunbide egokiak «Pepuka y el monstruo que le quitó la sonrisa» (Sevilla) lanarekin. Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako ekintza bat, Basauriko Udalak, lankidetza-arloak, 2023an finantzatutako proiektu baten parte izan dena.
Kolonbiako eta Bizkaiko genero-indarkerien biktima eta biziraun duten emakumeen errealitateak (CIS eta Trans) izeneko jardunaldiak Kolonbiako eta Euskadiko emakumeen aurkako genero-indarkerien aurkako borroka ikusaraztea proiektuaren parte dira, eta Basauriko Udalak, lankidetza-arloak, finantzatzen ditu. Horiekin lortu nahi duguna da herritarrak sentsibilizatzea emakumeek hainbat espaziotan duten errealitateari buruz, eta sarean lan egiteko alternatibak bilatzea.
Azaroaren 25ean, SAREAN SORTZEZ, gure ahotsak batu genituen Tolima, Bizkaia eta Araban, indarkeria matxistarik gabeko bizitza lortzeko gure borrokak ikusarazteko: prebentzioa, ekintza, eragina eta erreparazio
#BatGutxiagoEreEz #25N #StopIndarkeriaMatxista